|
|
| Egur
tailan aritzeko, eskuz lan egiten da eta gubiak erabiltzen
dira. Lehendabizi egurraren gainean marrazkia egin,
eta haien gainean gubiekin markak egin ondoren, egurra
pixkanaka-pixkanaka janez nahi den taila-lana lortzen
da. Lan horien diseinuak bereak dira, nahiz eta askotan
Euskalerriko tradizioan oinarritutakoak izan. Altzariak
enkarguz egiten ditu, eta egin litezke bai neurrira,
bai planotik eta bai antzinako altzarietatik kopiatuta
ere. Gehien erabiltzen dituen egurrak: haritza, gaztaina,
gerezia, pagoa, intxaurra, lizarra .... Taila hauei
ematen zaizkien tinduak argizari naturekin eginak dira,
eta hala ingurunea errespetatu. |
|
 |
|
|
|