Txikitatik zekarren afizioa egur kontuetarako eta, halaxe, bere bizimodua ere hortik bideratzea erabaki zuen. Autodidakta da bera . Gure arbasoen teknikak eta moduak erabiltzen sakonki ikasi zuen, eta horrela lortu du erabat eskuz egindako piezak eginez, gure aurrekoen erakutsiei jarraipena ematea 1991z geroztik, egur-taila irakasten du Errenteriako Udalaren Xenpelar Arte Plastikoetako Tailerretan. Horrekin batera, artisaua ere bada, egur tailan aritzen baita lanbidez. Bere ikastaroetatik ikasle franko pasa dira eta esan behar dugu, haietako batzuek ere gaur egun ofizio horretan dihardutela. Euskalerrian antolatzen diren hainbat artisau feriatan parte hartu du. 2000. urtean, Gipuzkoako Foru Aldundiak EGUR TAILAKO MAISU ESKULANGILEAREN AGIRIA eman dio. Urtero, bere ikasleek egindako lanekin erakusketa antolatzen du.